XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Noizbehinka, Beñatek isilka harrapaturiko erbiren bat, eperren bat bazeukaten.

Hain zuzen, egun hartan, erbi eder batekin nafar ardo apur bat izan zuten, eta Beñat bere gaztaroko menturak kontatzen hasi zen, bere semeenak entzun ondoren: Nahi duzuena kontatu, baina ez duzue sekula biziko, ni soldadu nengoenean bizitu nuena.

Arratsalde batez, neguko laino hotza nere bizkarrera jausten ari zen.

Atariko sarreran nengoen, harma sorbaldan, goardian.

Zuek ez dakizuen gogo batez pozten nintzen.